XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizgizonak Taldeak, bere osotasunean hartuta, jauntxoekin harreman estuak zituen, are senidetasunez ere kasu askotan.

Beren eginkizuna ez zen erlijiozkoa huts hutsik.

Moralaren eta ohitura onen zaintzaileak ziren eta gainera pulpitutik erret aginduak eta pragmatikak irakurtzeko eginkizuna zegokien.

Baserritarrak Klase honen barnean berezi egin beharko genituzke etxagunak eta maizterrak.

Lehenengoek, burgesi mailakoak ez izan arren, itzal handia bait zuten gizartean.

Artisauak eta arrantzaleak Artisauek ez zuten ermandate moduko erakundeek ezarritako mugaketarik beren lanean iharduteko.

Bi salbuespen aipatu beharko nituzke halere: arrantzaleek, bai bait zeukaten Ermandate batekoak izateko obligazioa, eta baita Eibar, Elgoibar, Arrasate eta Ermuko harmagintzako Erret fabriketako langileek ere.

Itsasgizonen kopurua zenbaterainokoa zen jakiteko, 1794ean Bizkaiko Jaurrerrian Erret Harmadarako marinel-bilketarako egindako zenbaketaz balia gaitezke.

Zenbaketa honek 1005 auzo zirela adierazten du eta hauek auzo osotzat hartzen baditugu 4362 pertsona inguru zirela esan nahi du.

Hauxe zen gutxi gora behera Bizkaian arrantzatik eta itsas garraiotik bizi zen jende-multzoa.

Gogoan baldin badugu 1797an Bizkaiak 111603 biztanle zituela, itsasotik bizi ziren horiek %3,9 ziren.

Artisauen egoera ez zen oso egokia, merkatarien eskutan zeudelako hain zuzen, lehen esan bezala.

Maizterrak, berriz, lurjabeen eskutan zeuden eta lur-eskasiak bazuen zerikusirik noski egoera honekin demografiaren gorakadarekin batera.

Usadioaren arabera senipartea ezin zen banatu: beraz, pobreenak inperioko harmadan sartu ziren (3000 gipuzkoar eta nafarrek parte hartu omen zuten Paviako Batailan), Ameriketara joan ziren, artisautza-lanetan ibili ziren Penintsula osoan zehar, (errementaritzan, hargintzan e.a.) edo eskale bihurtu ziren.

Ipar euskaldunek ere Espainia aldera jotzen zuten ikazkintzara, teilagintzara, ontzi-konpontzaile bezala lan egitera, gutxikako merkataritzara, alokatu soil moduan lan egitera etab. eta handik urte batzuetara jaioterrira itzultzen ziren.

Beste batzu berriz otseintzara joaten ziren Parisera.

Bizimodua zaildu egin zen espekulazioaren eta krisi ekonomikoaren bidez eta orduan asko ugaritu ziren arloteak eta lapurrak.